Lan Harremanen Kontseilu Autonomikoen VIII. Topaketa, Valentzian, 2020ko otsailaren 26an eta 27an

Euskadiko Lan Harremanen Kontseiluko presidenteak eta idazkari nagusiak Lan Harremanen Kontseilu Autonomikoen VIII. Topaketan parte hartu dute, Valentzian, 2020ko otsailaren 26an eta 27an. Topaketa horretan, autonomia-erkidegoetako Lan Harremanen Kontseiluek egiten dituzten jarduerak azaldu dira. Ondoren, negoziazio kolektiboari, berdintasunari eta sexuan eta generoan oinarritutako diskriminaziorik ezari buruzko gaiak jorratu dira; horri dagokionez, hitzaldi interesgarriak eman dituzte unibertsitateko irakasleek, abokatu sindikalek eta enpresa-ordezkariek, bai eta magistratuek ere.